Hemen denok neurtzen dugu, ahal dela, barne-eztabaidetatik zenbat erakutsi kanpoan. Ortuzarrek jakinarazi du ez duela Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaritzarako prozesuan jarraituko. Ni neu ezustean harrapatu nau. Bai, bazeuden uzteko arrazoiak, alderdiaren hauteskunde beherakada eta zuzendaritzetan izan den aurpegi aldaketa, batik bat, baina ez dakit ba, nik konbentzituta sumatzen nuen gizona, militantziaren erabakiaren menera, eta nahiz eta Estebanek babes zabala jaso, Ortuzar zen oraingoz boto gehien zituena. Prozesu hau hasi aurretik, akaso, baina honetaraz gero anbizioari uko egiten Ortuzar? Agian dena zegoen aurrez erabakita, baina hilabeteak pasatu ditu prentsak EBBri begira, hautagaiak analizatzen, espekulazioak egiten, tertulietan atera da gaia, lantokietan, igogailuan. Bitartean, gaur emango dio amaiera EH Bilduk III. kongresuari. Zuzendaritza mahaian emakumeak dira gehienak, eta batez besteko adina gaztetu egin dela azpimarratu da. Zerrenda bakarra aurkeztu da, Arnaldo Otegik jarraituko du koalizioa gidatzen, eta kanpora behintzat ez da barne-eztabaidarik erakutsi.
![maialen akizu 34 172x172 maialen akizu 34 172x172](https://www.berria.eus/uploads/s1/66/12/69/7/maialen-akizu-34-172x172.png)
Ortuzarren adioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu