Maialen Akizu.

Ordena

2024ko uztailaren 20a
05:00
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe-zigorra eta isuna jarri dio otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten iturmendiarrari; Nafarroako Gobernuak Aroztegiko obrak geldiarazteagatik hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzen du zazpi herritarrentzat; Polizia Bilboko Aresti Zentro Sozialista husten aritu da; Udaltzaingoa hainbat pertsonari jazarri zaie Tolosan bizitokitik botatzeko; Udalak Lizarrako txosnak betiko lekuan egitea debekatu nahi du; Arabako Foru Aldundiak Gasteizko txosnei Ticket Bai sistema eskatzen die, eta han-hemengo txosna oro kolokan jartzeko bide bat ireki da; Zestoako, Zornotzako, Lizarrako, Burlatako gaztetxeak husteko arriskuan daude.

Aspaldi gutxitan entzun dudan terminoa da ordena, eta iruditzen zait disputan badagoela. Instituzio publikoek eurena egina duten terminoa, ia euren zentzu eta betebeharra hor balego bezala. Zibilizatuak eta barbaroak. Demokratak eta antiak. Helduak eta gazteak. Ordena, ordea, ez da zurruntasuna, papera, mugiezintasuna. Behar-beharrezkoa dugu ordena, praktikatzen dugu ordena, gustatzen zaigu ordena, bestela nola antola txosnak, nola egin makroproiektu bati aurre, nola eraiki etxe bat elkarrekin. Hau ez da gure bakea, hau ez da ordena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.