maialen akizu 34 172x172

Oparia

2025eko otsailaren 21a
05:00
Entzun

Opari bat azaldu zen bebarruan. Opari-opari bat, kaxa koloretsu bat, bere zinta gorri eta lazo. Atariko eskaileretan hirugarren koskan zegoen astelehenetik. Ostirala da gaur. Laugarren pisukoak, ia errezeloz, eskuetan hartu du oparia, eta gora-behera astindu du. Ez du pisu askorik. Kolonia bat? Belarritako batzuk? Laugarrenekoa kilo bateko bi arroz pakete bainoago bi kiloko paketea hobea dela uste duten horietakoa da, eta garrantzia kendu dio opariari. Lehenengo pisukoa eskaileretatik joaten da beti; igogailuak klaustrofobia sortzen dio, igogailuan norbaitekin elkartzeak itolarria, eta oparia zuen eskailera barandari pega-pega eginda, eta arnasari eutsita pasatzen zeraman astea. Seigarrenekoak, hasieran, bonba baten susmoa hartu zion opariari, bere tenporizadore, bere kable gorri eta berde. Bigarrenean bizi zen ertzain erretiratuarekin hitz egin zuen, hau ere paperean sartu, eta astearte gauean oparia zabaldu zuten prebentzio guztiekin. Ez dago bonbarik. Bosgarrenekoak uste du seigarrenekoaren maitale ohiak utzi duela oparia. Haserreak entzuten zituen aspaldian, eta ez du ikusi aste honetan. Ja ostirala, eta berak eraman du etxera oparia. Seigarreneko lelo horrek ez du hainbeste merezi.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.