maialen akizu 34 172x172

Olentzero ta astoa

2024ko abenduaren 24a
05:00
Entzun

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua disko-libururako idatzi zuen Leire Bilbaok letra: «Olentzero ta astoa basora joan dira / bidean galdu eta haserretu dira. / Olentzerok astoai belarritik tira / astoak Olentzeroi praketatik tira. / Tira ta tira elkarrenak dira / tira ta tira konponduko dira». Kantaren errepikan Olentzerok buztanetik egiten dio tira astoari, eta hark gerrikotik Olentzerori.

Gure kotxean sudur gorrien soinu-banda gailendu da, eta abesti honetan txanda-pasa egin beharra neukan egun osoa Olentzero ta astoari tiraka ibili nahi ez banuen. Leire Bilbaok kontatu zigun etxean entzundako kanta herrikoi baten moldaketa zela, originalean aitita eta amama haserretzen zirela, zergatik-eta egurretan aizkora galdu zutelako. Oskorrik kaleratu zuen Katuen testamentuan diskoko Aitite ta amama kantaren bertsio bat.

Orain dagoen gabon kanta politenetakoa iruditzen zait Olentzero ta astoa; haserrea azaltzen delako, batak besteari tira egiten diolako, eta sasoi honetako zorion puztua zer da ba elkarrekin konpontzea baino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.