Angel Erro.
JIRA

Normaltasun berria

2020ko ekainaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Normaltasun berria ez da normala, ez berria. Normaltasun berria lehengo gaitzak gaitzago pasarazteko trikimailu dialektikoa izan daiteke. Normaltasun berrian, Kasedan egoitza duen (eta Wikipediaren arabera Koldo Mitxelena gurea fundatzailea duen) Viscofan enpresaren zuzendariak aldarrikatu duenez, «aurten oporrak ahal duenak eta ahal duenean hartu beharko ditu, gauzak ez baitaude txantxetarako», baina normaltasun berrian espainiar bankaren elkarteak dibidenduak banatu ahal izatea eskatu du eta aste honetan eginen dute Endesa edo Mapfre bezalakoek edo uztailaren 6an Bilbon egoitza duen CIE Automotivek ere. Hori bai, normaltasun berriak kinka larrian utzitako automozio sektorea diruz ureztatu beharko du. Normaltasun berrian ere diru laguntza gehienak ez dira hezkuntzara edo osasungintzara bideratuko. Normaltasun berria ez da normala, ez berria. Normaltasun berrian Artikoak berotzen jarraituko du eta zero emisioen helburuak ere hutsaren hurrengoa jarraituko. Normaltasun berrian, teleberrietako besarkada berantetsien ondotik, jende zaharraren bakardadea eta babesgabetasun berbera izanen da. Normaltasun berrian itzuliko omen dira turistak eta itzuliko gara gu ere turista izatera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.