Nork ordainduko ditu koronabirusak ekarriko dituen ondorio ekonomikoak? Pagaburua nor izanen da? Galdetzea ere! Betikoek ordainduko dute. Betikoei ordainaraziko zaie. Aipatu, bai, aipatzen da COVID zerga bat, ondare altuenei aplikatuko zitzaiena, 2010ean ez bezala, galerak sozializatu ordez etekinak sozializatuko lituzkeen tresna tributario bat. Ez da tontakeria. Gerrateetan krisian irabazi gehiago dituzten enpresei ezarri izan zaie. Ez luke inork krisia baliatu behar desberdintasunak handiagotzeko. Izan ere, edozein gobernuren erantzukizunak kontrakoa beharko luke, bidezko birbanaketa eta elkartasuna bermatzea.
Hori teorian. Dena den, erraza da susmatzea haizeak nondik joko duen. Urrutiagora joan gabe Confebaskek dagoeneko proposatu du Errentaren Gaineko Zergan emendatze bat COVIDaren krisialditik ateratzea finantzatzeko. Hots, errentaren gaineko presio fiskala handiagotzea (gizabanakoen presio fiskala), kapitalaren errentak bazter utzita. Beste errenta mota horren gaineko presio fiskala gero eta arinagoa da, gainera, gurean.EAEn, esaterako, %28tik %24ra jaitsi zen sozietateen gaineko zerga 2017an.
Beraz, nork ordainduko du koronabirusak ekarritako krisia? Pagaburua nor izanen da? Galdetzea ere!
JIRA
Nork ordainduko du?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu