maialen akizu 34 172x172

Non dago?

2024ko abenduaren 3a
05:00
Entzun

Lau hamarkadaz iritzi artikuluak idazten aritu ostean BERRIAko irakurleei agur esan die Pako Aristik. Berari irakurri nion euskara hitza XI. mendean azaldu zela lehenbizikoz Al-Uidrí geografo musulmanaren testu batean. Bertan 797ko istorio bat kontatzen du, nola euskal jatorriko buruzagi arabiar batek Huesca hiri euskalduna askatu zuen. Buruzagiaren izena Bahlul ibn Marzup ibn Uskara zen, eta uskara euskarari esaten zaio Erronkariko euskalkian. Itxuraz, Marzuq Uskara deituriko baskoi baten semea zen Bahlul. Arreta eman zidan pasadizoak; nire hizkuntza lehenbizikoz idatzi zuenaren izena arrotz eta eder zitzaidan. 

Gaur, euskararen eguna-eta, euskarari dagozkion gauzak izango dira. Eta gora txorizoa eta beti ondo taloa, baina euskararen eguna izaten jarraituko du kuskusa serbituta ere. Bizkarsoro filma ikusi egin behar da, bai ala bai, baina ikusi daiteke bihar, eta gaur Vaya Semanita aztertu. Izan daiteke egun bat ikurrinduna/ikurrik gabekoa, bertsoduna/bertsorik gabekoa, Miren Agur Meaberen galdera honi erantzutekoa: non dago / tigreen marrekin / dekoratu nahi genuen / aberri hura?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.