Danele Sarriugarte

Ni!!!

2024ko azaroaren 19a
05:00
Entzun

Salve Maria filma ikusi dut: Mar Collek Katixa Agirreren Amek ez dute nobelaz egin duen egokitzapen askea. Lagun batekin joan nintzen, idazlea bera ere, eta aretoan beste bi ezagunekin topo egin genuen, zinegileak biak. Osteko hizketaldian bat etorri ginen: eskertu genuen, liburua oinarritzat hartuta ere, filmak bere bidea ibili izana, literatura eta zinema ez baitira mintzaira bera; nork bere baliabideak ditu. Horra arte kontu begi-bistakoak. 

Harira itzulita, filmaren protagonista Maria larri dabil haur bat izan berritan. Bere bikotekide Nico jatorra da, badaki sukaldean eta fardeletan, baina ez du guraso-baimena hartu nahi justu orain, agian paper-a amaitzean. Bien arteko arrakala definitiboa lehertu eta gero, elkarri begira daude, lur jota bakoitza bere erara, eta Nicok zer gertatu den galdetzen dio Mariari: ulertu nahi du. Dagokion ardura hartzeko ahalegintxo bat ere jotzen du gizonak: «Agian egongo zen zerbait ikusi ez dudana…». Mariaren egoerarekin batere zerikusirik ez dudan arren, banekien zer ari zen pentsatzen. Besaulkitik altxatu nahi nuen, eta garrasi egin: «Ni!!!».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.