Lehen helegitea jar diezadala bere burua nazioartekotuta ikustea, tarteka bada ere, gogoko ez duen herrialdeak. Baina nazioartea oso eremu labainkorra da, kontrolaezina. Arazo nagusia da, behin sinesgarritasuna emanda, behin kanpoan gutaz zeinen ongi diharduten (ongi dihardutenean) gure lurraldeko lau haizetara zabalduta, kontra datorkizunean ez dakizula non sartu. Azkenean horretara ere ohitzen zara, bere burua nazioartekotuta ikustea maite duen herrialdearen ezaugarrietako bat harrokeria izaten baita, oso sentimendu moldakorra, kanpoko baten batek kritika eginez gero zure onuren legitimatzailea zena zure miserien gotorrarazle bihur dezakezulako, edo zuzenean ez ikusiarena egin. Jarrera hori, jakina, behin-behinekoa da. Ez duzu luze itxaron beharko, berrogeialdirik dekretatu, nazioarteko beste estamentu batek, edo lehenago zutaz gaizki esaka aritu den berberak, zerbait positiboa esanez gero, toki guztietan haizatzeko.
Herrialdeak idazleak bezalakoak dira. Dibertigarria da egiaztatzea beren lanei buruzko zein iruzkin zabaltzen duten eta zeini egiten dioten txandapasa, bizitza guztirako herra gordeaz edo bestela laudoriozko hitzen bat eskaintzen dion artekoa, bietan gertatzen lehena.
JIRA
Nazioartekotu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu