maialen akizu 34 172x172

Musken erokeria

2023ko abenduaren 15a
05:00
Entzun

Elon Musk munduko enpresaburu aberatsena da. Bereak dira, besteak beste, PayPal, Open AI, SpaceX, eta Tesla Motors enpresak. Musken ideien artean Marten estatu propioa sortzea dago eta horretarako diseinatua du planeta gorriaren ipar eta hego poloen zerua bonbardatu eta karbono dioxidoa gas bihurtuko duen plan bat. Marteko enperadore izendatu du bere burua. Marte bizigarria bada hemendik gutxira zertarako aritu Lurra jasangarri bihurtzen, zertarako Lurreko arauak, zertarako sindikatuak.

Munduko kotxe elektriko fabrikatzaile nagusia da Musken Tesla Motors, eta urriaren 27tik Teslaren Suediako 120 mekaniko greban ari dira hitzarmen kolektiborik sinatu ez dutenez. Mekanikoek hasitako bidera batu dira zamaketariak, garbitzaileak, postariak, eta bakoitza ari da handik ezpada hemendik enpresaren blokeoan parte hartzen. Muskek sare sozialak, hedabideak zein tribunalak erabili ditu blokeoa geratzeko, baina ez du oraindik lortu «elkartasun greba» deiturikoa oztopatzerik. Ikusteko dago zein bilakaera izango duen. Sareetan «erokeria demasekoa» dela idatzi du Marteko enperadoreak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.