Angel Erro.
JIRA

Mugazainak

2023ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Galdetu izan balidate zer euskal idazleri ez zioten AEBetan sartzen utziko, Katixa Agirre ez zen lehen aukera izanen, ezta bigarrena ere. Baina hala izan da: ESTA bidaia baimen elektronikoa atzera bota diote eta bertan Mothers don'titzulpena aurkeztu ahal izan gabe gelditu da. Apetatsua da burokrazia estatubatuarra, ez baitu arrazoirik ematen noiz esanen dizun halt noiz abant.

Ez da edozein idazlek lehenagotik ezagutzen ez duen ezer, Parnasoko mugazainak ere apetatsuak izaten direlako eta inor gutxik ulertzen du guztiz, are onuragarria izanik ere, zeren arabera banatzen dituzten bisak, erresidentzia baimenak edo txartel berdeak.

Gorabehera gogaikarri honek ez ahal duAgirreren nobelak ingelesez ere merezi duen harrera eragotziko. Burutik pasa zait Amek ez dute-ren ordez Berriz zentauro aurkezteko balitz, adimen artifizialaz sortutako argazkiak, ebentoarenak, zabal litzakeela sarean. Benetan gertatuaren eta gertagarrikizunaren arteko lehian bigarrena da nagusi, eragina baitu jendearengan ekintzen neke eta enbarazurik gabe. Begira bestela Trumpen atxiloketaren irudi faltsuak; kartzelara joan gabe (are hara joateko aukera murriztuz) sistemaren biktima izatearen abantaila (kasu honetan elektoral) guztiak lortu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.