maialen akizu 34 172x172

Muga zergak

2025eko apirilaren 9a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Siriari %41, Iraki %39, Fijiri %32, Aljeriari %30, Japoniari %24, Malawiri %18, Israeli %17, Venezuelari %15, Brasili %10. Txinari %50eko muga zerga gehigarri bat ezartzeko mehatxua egin zion herenegun AEBetako presidenteak, eta aldeko eta kontrakoak ditu urrunean zein Etxe Zuriaren bueltan. Ni, Trumpen aldekoa banintz, ez dakit kasu honetan zein bandotan nengokeen. Zaila zait konprenitzen herrialde bakoitzari jarri dion ehunekoaren zergatia, zein diren nazioarteko harremanen letra txikiak, nola egin daitekeen hau dena. Baina inbidia pixka bat ematen dit muga zergak jartzeko gaitasunak. Imajinatu zuk ere muga zergak jarri ditzakezula. Ez Hego Koreari edo Liechtensteini, baizik eta zure harreman diplomatikoei. Zenbateko muga zerga jarriko zenioke kuadrillari? Zenbatekoa jasan ezin duzun militante kideari? Eta bikotekideari, dena libre? Esango didazu pertsonei ezin zaizkiela muga zergak jarri —begiratu Bidasoa—, eta nola egiten den hori. Nik ez dakit ehunekotan kalkulatzen, baina besteek gugan eragiteko bideei arantzelak jartzen ikasi nahi dut.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.