Angel Erro.
JIRA

Mozorro jantzian

2022ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Joan den ostegunean kalean jende asko, batez ere haur eta gazteak, (ustezko) baserritar jantzian. Egun horretan eskolak amaitu eta Eguberrietako oporrak hasten ziren; hortik, ospakizuna. Egun osoan zehar ikusi nituen, bekaitzez, gero eta animatuago, txispatuago, zaratatsuago. Lupi Lakastak sarean salatu du haien artean irakasle kuadrillak ere bazebiltzala, hezitzaileak, zeinei hirutan hartu behar izan zien kargu portalean txiza egiteagatik.

Beste norbaiten atarian gernu egitea bezain gizalege gutxikoa da zutabe honen deriba lasaia, bere euskitsch-a eta guzti, Kabulera eramatea, baina egunotan, guk, burua beste nonbait, kasu gutxi egin arren, beste ikasle (eta irakasle) batzuk agertu dira albistegietan.

Qatarrek eta Iranek gure indignazioaren ohorea bereganatua zuten aspaldi eta ahaztua genuen Afganistan. Urtebete eta koska pasatu da talibanek boterea berreskuratu zutenetik. Mendebaldekook ez asaldatzeko, gauzak astiro egin dituzte. Pentsa, zenbat sufrituko zuten urte eta koska honetan emakumeak eta neskak ikasgeletan ikusita. Kito. Egotzi dituzte. Denborak neurtzen jakin dute. Eskubideren bat kentzera datorrenak kendu eginen dizu goiz ala beranduago, moderatu jantzian mozorrotuta etorri arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.