Angel Erro.
JIRA

Moda

2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Gay jendea epaitzeko nor ez zela esandako aitasantu berak iritzia eman du, ebatzi du, Bilboko apaiz klaretar bati eman dion elkarrizketa libururatu batean. Egunotan irakurri dugu, ez ustekaberik gabe, Bergoglio homosexualitatea moda bat ote den kezkatuta omen dagoela. Harrigarria egin zait homosexualitatea eta moda esaldi berean ikustea (ironic mode on).

Egiazki, bada homosexualitatea bolada kontua izan daitekeela uste duenik. Jende horrek uste izaten du, gehienetan ahoratu ez arren, inperio edo zibilizazioen gainbehera garaietan gertatu ohi diren barreiadura moralaren gertakarietako bat dela homosexualitatearen agerpen edo igoera. Horregatik ere gay jende askok ustezko dekadentziaren alde egiten dugu, funtsean beste zerbait dela jakinki, askatasunaren eremua dela aldarrikatuz.

Nola jantzi, belarrietan zer ipini izan daiteke moda bat. Honako hau, berriz, ez da modarik. Izatekotan, bakoitzak zer sentitzen duen libre adierazi eta bizi ahal izatea da moda. Eta moda batzuek, batez ere askatzaileak direnek, beldurra eragiten dute, gizakiaren barneko zerbaitekin aurrez aurre paratzen gaituztelako, eta erlijioa bezalako maskarek bere zerizanean erantzita ikusten dutelako beren burua,erreus.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.