maialen akizu 34 172x172

Mitoaroa

2025eko urtarrilaren 3a
05:00
Entzun

Nerabeak ginen, eta maitasuna, benetako maitasuna, begietara begiratzean zetzala uste genuen. Halaxe kantatzen genuen Vendettaren Begietara begira, elkarri eta Pellori begira. Maierrena zen Pello. Umetatik kaskezurrean sartzen digute gauzak banatu egin behar direla, eta bakoitzak zuen berea. Maierrena zen Pello. Guk esaten genion pila bat pegatzen zutela, exagerau, egia zelako, eta niri gainera hainbeste ez zitzaidalako gustatzen; gure aitaren izen bera du Pellok, eta inori ez zaio gustatzen bere gurasoen izen berekorik.

Gaur milaka lagun elkartuko dira Nafarroa Arenan kontzertu bat ez den mitoaroan. Orain hilabete egin zieten egunkari honetan elkarrizketa Pello Reparazi eta Erramun Martikorenari, eta gaur-biharreko ekitaldiaz galdetuta Reparazek zioen ez zuela besterik buruan. Martikorenak bestelako kezkak zituen; besteak beste, abenduan arkumeak ziren jaiotzekoak. Jaiota izango dira honezkero. Jaiota gaude gu ere. Nik, aukeran, nahiago kontzertu bat, mitoak baino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.