maialen akizu 34 172x172

Mitoaroa II

2025eko urtarrilaren 4a
05:00
Entzun

Atzoko zutabea honela amaitu nuen: «Nik, aukeran, nahiago kontzertu bat, mitoak baino». Eta gertatzen zait batzuetan, idatzitakoaren kontrakoa berdintsu esan nezakeela iruditzea: «Nik, aukeran, nahiago mitoak, kontzertu bat baino». Atzoko zutabea musika fisika nola azaltzen dakien lagun batekin konpartitu nuen, eta partekatzen genuen kontzertu «galdu ezinen» joera badela, dena bakar eta aurrekaririk gabea bailitzan, eta bereziki, 2025a mirariz betea datorrela. Baina nire iritzia zutabeari Instagrametik Oskia Ugartek egindako iruzkinak borobildu zuen: «Erritu gehiago behar ditugu, bai, baina ez mito gehiago».

Zein diferentzia dago mitoen eta errituen artean? Miren Guillók koordinatutako Festak, genero-harremanak eta feminismoa liburuan Margaret Bullenek dio errituak bere onenak erakusteko aukera ematen diola parte hartzen duen taldeari; nortasun kolektiboaren adierazpide direla, baina tradizioaren kontzeptuari estuki lotzeak «aldaketaren kontrako pisuzko oztopoak» dakartzala. Mitoak eta mimitoak. Nik ez dakit erantzuten: bihurtu ote dezakegu Anbotoko dama mito beharrean erritu?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.