Angel Erro.
JIRA

Metabertsoa

2021eko urriaren 23a
00:00
Entzun
Aitortu behar dut hitzak deskolokatu ninduela, ez nuen aditua, ezta bertsolariren batek bere jardunari soslai berritzailea emateko ere (zuzen nazazue oker banago); gauza harrigarria, berez arte horretan aritzen direnak aski metabertsolari aritzen direlako gehienetan. Dagoeneko berandu ibiliko dira hitzaz jabetzeko, munduratu edo merkaturatu duenak, Mark Zuckerbergek, ahalmen globalizatzaile (literalki) ikaragarria duelako.

Facebooken sortzaileak bere plataformaren garapen moduan aurkeztu du nik ulertu dudanagatik garai bateko Second Life erkidego birtualaren remake bat izatera doana. Gogoratzen zarete? Mundu guztiak abatarren bidez hartu-emanak izanen zituen elkarrekin. Alderdi politikoek egoitza birtualak eta guzti ireki zituzten bertan. Bideo-joko bat izatetik ez zen pasatu. Ea oraingoan.

Ez da baztertzekoa Facebookek duen irudi txarrari, toxikotasun famari, buelta emateko kanpaina izatea (akusazio batzuk serioak dira: langile ohi batek esan du konpainiak nahita bultzatzen dituela gorroto diskurtsoak). Rebranding hutsa izanen zen. Seguruenik badago horretarako izen egokiagoa, aukeratu duena baino, bide batez EHBEk ere beretzat hartu ahalko lukeena bide berriak jorratu nahi izanez gero: perbertsolaritza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.