maialen akizu 34 172x172

Merkea

2024ko martxoaren 12a
05:00
Entzun

Frantziako Asanblea Nazionala lege-proiektu bat izapidetzen ari da eta datozen egunetan eztabaidatuko du. Online denda merke eta masiboetan egiten diren erosketak dituzte jopuntuan. Zein erosketa ez ote da egiten online eta masiboki. Shein eta Temuz ari dira. Ez Zara eta Decathlonez. Kostu gehigarriren bat jarri nahi zaie produktuei; eros dezaketenek erosten jarraitzeko, eta erosi ezin dutenak kontzientziatzeko.

Shein enpresa txinatarra da, eta Frantzia, besteak beste, europar lidergoa hartu nahian dabilen herrialdea. Sheinek logistikan, sistema informatikoetan eta algoritmoetan egindako inbertsio handi baten ostean egunean mila produktu berri jarri ditzake salgai. Izugarria. Alimaleko kutsadura, giza eskubideen urraketa, langileen esplotazioa, tokiko industrien ahultzea. Hori dena dago hiru euroko jertse batean. Ez digu kontrakorik bermatzen Carolina Herreraren seiehun euroko poltsak. Merkea garesti ateratzen dela esaten da; garestia merke ateratzerik ez balego bezala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.