Mezua bera da azkenean: lanik gabe baldin bazaude, ez baduzu ezer lortzen, ez bazara bizimodua ateratzeko gauza, zeurea da errua, ez duzu nahikoa ikasi, ez duzu nahikoa meritu egin, ez duzu merezi lanik. Merezitakoa daukazu. Merezita daukazu. Hori da meritokrazia. Onenak gora, besteak azpira. Baina zein dira onenak, zeinek aukeratzen ditu, zein irizpideren arabera?
«Meritokrazia jarri nahi dugu auzitan. Gure hipotesia honakoa da: meritu indibidualen argumentua erabiliz ekoizten da hierarkia soziala, indibiduoak horren arabera saritzeko eta zigortzeko, ustezko merituetan oinarrituz indibiduoei posizio sozialak esleitzeko, baina meritu horiek ez dira soilik indibidualki egiten, aukera berdintasunik ez dago, joko arauak ez dira neutralak, ebaluazio irizpideak ez dira objektiboak, dinamika hauek ez dute justiziarekin batere zerikusirik, botere harremanak eta gatazka dira ardatz».
Harkaitz Zubiriren tesia irakurtzen hasi orduko EHUn egindako ikerketa batekin akordatu nintzen. Ikerketaren arabera, ikasketak bukatutakoen artean, lana lortzen lehenak familia aberatsetako semeak izaten ziren, gero familia aberatsetako alabak, gero familia pobreetako semeak, azkenak familia pobreetako alabak.
Jira
Meritokrazia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu