Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Merezita

2012ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Europa, altxa gaitezen, ah ez, hori lehengo astean zen, orain beste zerbaitek hartu du jendearen gogoa, boladak izaten dira, orain berriak ez dira ekartzen, ez dira etortzen, zapart egiten dute, eztanda egiten dute, suzko liliek bezala, kea uzten dute, iluna abailtzen da gero, erre usaina geratzen da airean, geurea da.

«Ibilbide akademiko-profesionalak aukeratu ditugu hori ikertzeko eremutzat. Ibilbide hauek zeresan handia dute norbanakoek lortzen dituzten posizio sozialetan. Ibilbidea nolakoa, hein batean halakoa izango da norbanakoaren posizioa. Meritokraziak dio meritu indibidualek jartzen dutela norbanako bakoitza bere lekuan eta, gainera, horrela egitea guztiontzat ona dela: norbanakoak ahalegintzera bultzatzen ditu, beren gaitasunak ahal bezain beste probestera, eta horri esker indibiduoak bere buruari mesede egiteaz gain, bere inguru sozial guztiari ere lagundu egiten dio, alperkeria uxatu egiten baitu eta, halaber, baliabide potentzial guztien erabilera sustatzen baitu.»

Oinazpiek munduarekin osatzen duten tangentean bakar-bakarrik zaude eta zeu zara zorigaizto guztien erruduna. Alferra, ergela. Elkarri bultzaka egiten du jendeak lekua metroan. Ez zenuen uxatu alperkeria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.