Jira

Menderakaitzak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Ez dit ezerk amorru handiagorik ematen, esan zidan, kafesneari sakarina bota bitartean, telebistan kirol albisteak ematen emakumeak ikusteak baino. Gizonezkoen begientzat jarri dituzte, ikusi besterik ez dago, ederrak dira estandar guztien arabera, baina kontrakoa saltzen dute gainera, emakumeek kirol esparruan sartzea lortu dutela, eta berdintasunaren beste seinale bat dela hori, kaka zaharra, kirola gauza bat da, eta oso beste bat emakumeen kirola, beti dakar abisua, emakumeen futbola, orain gutxi FIFAko lehendakariak berak galtzak estutzea eta elastikoak laburtzea gomendatu ez zuen barren, futbola erakargarriago egiteko, badakizu, arinago ibiltzeko, asko laguntzen du kontrarioei zirkin egiten, salto egin eta buruz jotzen, ustelak halakoak, emakumeak jartzen dituzte kirol albisteak ematen, eta eman behar orain guri ere gustatu egin behar zaigula futbola, eman behar gainera hori berdintasunaren seinale dela, berdintasunaren seinale dela mutilaren ondoan egotea futbola ikusten. Nola jasaten dugun hainbeste, horixe da ulertu ezin dudana. Geure burua txikiagotzeko joera dugu emakumeok, horixe sartu diguzue buruan.

Menderakaitzak izenburuko erreportajea topatu nuen egunkarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.