Igandeko naufragioaren oihartzuna, oraindik baieztatu gabeko 700 hildakoen kopurua, batzuek milara igotzen dutena, oraindik itsasoak irentsi ez duenean, antzeko beste biren berri eman digute: Italian eta Maltan 450 bat etorkin erreskatatu nahian ari dira. Teleberri eta egunkarietan hedatu irudiak ez dira Théodore Géricaulten baltsa ezagunaz oso ezberdin.
Igandeko eta atzoko naufragioen oihartzuna eta bizitik margotutako tragedia izugarria oraindik erretinan dudala, gogoa Gasteiza joaten zait —seguruenik ez dakidalako nola neureganatu, ez zer esan—, non asteburuan Gora Gasteiz Eguna egin baita, hiriko alkateak «batasunoen bilkura» deitu duena. Eta neure buruari galdetzen diot Javier Marotok zer pentsatuko duen Mediterraneoko etorkinen naufragioez, nola irudikatuko dituen, orain gasteiztarrei diru-laguntzak lapurtzeko aukera galdu dutenean.
Eta gogoak berriz jauzi egin nahi du, Gasteizko karrikak abandonatu gabe, gasteiztarrei, gasteiztar gehienei, lanpostuak kentzera etorritako, nahiz bertan jaio, etorritako (kanpotikotasunaren ospe txarrak laidoa errazten baitu) euskaldunengana, horiek ere batasunoak eta abar, De Andrésen iruditerian. Baina hildakoei gure kakekin ez nahastea zor diegu. Gaur behintzat.
JIRA
Medusa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu