maialen akizu 34 172x172

Makillajea greban

2025eko martxoaren 20a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

EITBren Miramongo egoitzako makillaje langileek eta ile-apaintzaileek grebara joko dute martxoaren 25ean. ELAk jakinarazi du orain arte zerbitzua eman duen enpresa aldatu egingo dela apiriletik aurrera, eta aurretik zeuden langileei ez zaie bermatu plantillan jarraituko dutenik.

Lan gatazkak aterabidea topatzea espero dut, baina Naiara Vink EHUko ikerlariaren tesiarekin gogoratu naiz. Vinkek Espainiako Estatuko emakumezko berriemaile eta aurkezleen presio estetiko sexista ikertu zuen, eta zenbait euskal hedabideren joerak aztertu. Estitxu Fernandez, Jasone Agirre edo Ana Urrutia elkarrizketatu zituen, eta honelako esaldiak bildu: «Gizonei profesionaltasuna eskatzen zaie. Kito. Guri baita erakargarriak izatea ere». «Arropa aukeratzen zidaten, oso festiboa eta dotorea, batzuetan eskotearekin, beti takoiekin. Oso deseroso zitzaizkidan», «Ana Urrutia al da hori? Aurrez aurre ez du ezer balio!», «Zergatik ezin du emakume batek gizonak daraman makillaje hautsa besterik ez erabili? Zergatik aritu behar dute emakumeek ilea orrazten gizonek kazetaritza egiten duten bitartean?». Martxoaren 25ean telebista piztuko dut.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.