Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Makal

2012ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Sugelindera bat naiz, hotzak nago, ez ditut ulertzen albisteak. Desiratzen nago udara iristeko: mehetu egiten dira egunkariak, kezkak, larritasunak, beroak bota egiten du jendea, urertzera bidaltzen ditu; hustu egiten dira eskoletako patioak, porlan gainean etzaten gara, eguzkipean. Jenderik gabe, mugimendurik gabe, leku orok hartzen duen baretasun aire hori atsegin dut, geldotasun hori, abandonua, egun sargoriak, leihoak txirtiriki toldopean, Frantziako Tourra telebistan.

Desiratzen nago udara iristeko. Munduak moteldu egiten du abiadura, argiak dira egunak, makal abailtzen da gau epela, ipurtargiak azaltzen dira, txitxarrak kantuan hasten dira, ugaritu egiten dira eltxoak, kilkerrak; geldik egoten natzaie zain, miztoak esaten dit non dauden, une egokia aukeratzea da kontua, kolpe bakarra nahikoa izaten da. Desiratzen nago udara iristeko.

Urtean zehar kezkaren itzala sortzeraino asaldatzen bazituen ere, axolagabe hartzen ditu jendeak berriak udaran, festetan dauka burua, hondartzan, oporrak ematen dizkiete irabazitako dirua nonbaiten xahutu dezaten; kanpora jotzen dute herrian geratzea gutxitxo dela iritzita, hoteletan ezkutatzen dira, etxean egingo luketena egiten dute. Jan, lo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.