maialen akizu 34 172x172

Maitasuna hanketan datza

2025eko apirilaren 23a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Bi nerabe ikusi ditut aulki batean. Erdi eserita eta erdi etzanda daude, euren bizkarrentzat oraindik ez da traba postura hori, ez eta hankak bata bestearen gainean izatea ere. Maiteminduta daude. Oroitu naiz aspaldi ikusi gabeko lagunak nola kontatu zigun norbaitekin geratzen ari dela, eta irribarre bat atera zitzaion, hori ere aspaldi ikusi gabekoa. Besteak beste, esan zigun podologoa zela, eta guk datu horretan egin genuen estropezu. Denok ados geunden hanketako masajea dela masajeetan masajeena, sofan, pelikula edo serie on bat ikusi bitartean hanketako masajea jasotzea plazer bat dela. Pla-ze-ra. Orduan ere sartu zuen baten batek hanka —«bueno, nire ustez ez da hainbesterako. Ondo, baina bizkarrekoa nahiago nik»—. Mesedez. Gu ahaztu egin ginen lagunaren maitale berria dela podologoa, eta guk geuk desiratu genuen maitale podologo bat. Gero fantasia puzten segitu genuen; zer den zer gauean bestearen hankekin zureak berotzea, edo mahai azpitik ezkutuan hanka laztantzea, edo hankak miaztea. Maitasuna begiradarekin edo musuekin askotan lotzen da, baina elkar konbentzitu genuen: maitasuna hanketan datza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.