maialen akizu 34 172x172

Maiatza

2024ko ekainaren 1a
05:00
Entzun

Pasa berri den maiatzari esplikazio bat bilatu nahian esaera zaharretara jo dut. Maiatz eurite, urtea ogite; hotza eta luzea, akabo gure laborea. Euria gogotik egin du maiatzean, azken urteetako euritsu, ilun eta freskoena izan da. Laborerik ez dugu izango itxuraz, baina lasai, ogirik ez zaigu faltako, eta egia egi, ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau. Maiatz hotzak dakartza pozak; maiatz hotz, urtea botz; maiatz hotz, ez autz (agotz, lasto) ez bihotz. Batez beste maiatzean 197 eguzki ordu izan omen ditugu Euskal Herrian. Halako datuen atzean langile bat irudikatzen dut, zeruari begira, kronometroa eskuan; edo bi langile, eztabaidan, lainotutako zerua eguzki ordu ote den, 07:00etako izpiak eta 16:00etakoak izar beretik ote datozen, zeruaren argia ez ote den itsasoko sirenena. Maiatza neskatxa ederra ei zen, baina alferra; eta goseak eta hotzak hil zeuen. Maiatzean ere neskatxak eder, alfer eta hilkor, baina maiatza gizonentzat ere arriskutsu. Maiatzeko aza, gizona hiltzeko. Esaerak besterik ez dira. Maiatzak ere behar ditu bere lasto parteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.