maialen akizu 34 172x172

Lurraren esnatzea

2025eko otsailaren 2a
05:00
Entzun

Oles, oles, lurra esna zaitez kantatzen dugu, baina badakigu ez dela lurra esnatu behar dena, ez dela lurra makilakadak behar dituena. Nik halakoetan lurra igandean goizegi esnatu duten gurasoa bezala irudikatzen dut: «Esnatu, esnatu» ari dira haurrak, berak begiak itxita jarraitzen du ohean, denek dakite esna dagoela, nekatua, gogaitu xamar, eta merezi duela atsedena. Robin Wall Kimmerek Belar sagratuaren trentza liburuan dio gure lurraz ezin dela irakurri inongo liburutan, lurrean bertan dagoela idatzita dena. Eta lurra irakurtzea ez da eguraldi iragarpena entzutea. Guk haizeari baino kasu gehiago egiten diogu Andoni Aizpururi, izenak jartzen dizkiegu borraskei —Éowyn, Ivo, Aitor—, badakigu Arrasaten, Tuteran, Baionan bihar, etzi, etzidamu, zein izango diren tenperaturarik baxuenak, gaur 6:24an izango dela itsasgora, 00:50ean itsasbehera, Larra-Belaguan elurra egingo duela bost-hogeita hamar zentimetro. Eguraldiak salbatzen gaitu elkarrizketa deseroso askotatik, denoi axola digu giroak, baina lurrak, zenbat axola digu lurrak? Lurrak, deserosotzen al gaitu lurrak?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.