Aste honetan God's Own Land, Francis Lee britainiarraren estreinako filma, ikusten egon naiz zineman. Hemen aipatzeko adina gustatu zait, zuetako inor ikustera bultzatzen dudan, baina batez ere hona ekarri nahi ditudan zalantzak piztu dizkit, zuetako inork erantzuna iradokitzen didan.
Zergatik azkenaldiko gay film onenek (AEBetako Brokeback Mountain, Euskal Herriko Ander eta honako hau) akzioa landa eremura eramaten dute? Zer adierazten du horrek LGTB mugimenduaz? Topiko hiritarretik ihesean da? (Didier Eribonen arabera hirietan eta hiriei esker sortu da gay identitatea). Rol maskulinoagoak jokatzen dituzten pertsonaiek onarpen handiagoa eskuratuko dutelako? Borroka eremu berria da landa eta herri txikiarena? (Kanpaina bat dago Gabonetan hiri handitik etxera itzultzen diren homosexualak ez daitezela herrian diren bitartean armairuratu).
Mutil eta neska baten arteko harremana kontatzera, film honetaz arituko nintzen hemen? Erantzuna ezezkoa da. Eta gogokoa izanen nuke? Filmak iradokitzen duen bikotearen bidezko salbazioa, teorian gaitzesten dudana, ez ote da praktikan (Juanjo Olasagarrek maiz esan bezala) guztiok bilatutakoa? Zer dute ingelesek naturak hain eskuzabal hornituta izateko beti?
JIRA
Lur hautatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu