Angel Erro.
JIRA

Lur azpikoak

2023ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Txibite andereak, leitu diogu elkarrizketa batean, 2019koa errepikatu nahiko luke. Esan du maiatzeko hauteskundeen ondoren ez duela EH Bildurekin legealdi hitzarmenik eginen (behar izanez gero kanpoko babesa hobesten duela esateko modua) eta ez diotela Asiron Iruñeko hautagaiari babesik emanen (Agur Asiron bis); horren ordez, bere buruaren alde bozkatuko du, Esporrinek bezala, Elma Saiz hautagai berriak: Gu ala anabasa. Gu ala eskuina, baina gu ezkerreko frontean parte hartu gabe. Hala balitz onartu beharko bailukete haien artean bozkatuena babesteko itun inplizitua. Hala egin zuen, esaterako, leialtasun ezohikoan, Uxue Barkosek, PSNri babesa emanez, bozetan nagusigoa irabazi ziolako. Kontrako kasuan zer gertatuko zen galdetzeak etsipenera darama baikorrena ere.

Txibiteren elkarrizketak aditzera ematen du ez duela, eskuinaren aurrean, Asiron beste alkategai posiblerik ikusten, aintzat hartu gabe mugimendu sozialistak edo EAko kritikoek egiten ahal dioten barne-kaltea. Ezker abertzalea ere, bereziki hegemonikoa, sinesgogor omen da, mehatxua gazteen sektorera edo nafar periferiara mugatua. Horrek berak adierazten du Iruñe batek ezusteko emaitza ekar lezakeela. Zer gertatuko zen PSNk beste norbaiti ukoa eman behar balio?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.