maialen akizu 34 172x172

Lugorria

2024ko abenduaren 8a
05:00
Entzun

Liburua idatzi berri duen lagun batek esan dit hustuta gelditu dela, inoiz esateko besterik izango ez balu bezala. «Nola esango zenuke euskaraz agotada? Ba horrela nago». Oraindik ez du argitaratu liburua, eta nekea eta gogoa badituela, baina benetan kezkatzen du esateko ezer gehiago ez izateak.

Nik begiak diz-diz begiratzen diot lagunari, inoiz esateko besterik ez duen izaki magiko bati nola. Askori entzun eta gutxitan hitz egin dut honetaz, hustuta gelditzearen sentsazioaz; disko bat aurkeztu eta puf!; emanaldi bat, txapelketa bat, azoka bat bukatu eta puf! Gupidagabe inspirazio deitzen zaion hori, harrokeriaz talentu deitzen zaion hori, hori dena galdu izanaren sentsazioaz. Ordea, lurra eta lugorria, biak behar ditu uztak, biak behar sortzaileak, behar Durangok. Lugorria ez da ezina, ezpada lur emankor baten bermea. Baina lugorria noiz eta noraino erabaki ahal izatea, hortxe gakoa. Iñigo Astizek idatzia da: «Urtean lau-bost egunez existitu eta urtearen gainontzeko egunetan existitzeari uzten dion kultura bat dugu». Lugorria existitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.