Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Lokamutsa

2012ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Azken eguna nuen han; lokamutsa egin nuen sofan etzanda. Esnatu nintzenean, sabaiko zuraren begietan aurpegiak hasi ziren osatzen eta forma hartzen, begi txiki baten azpian sudur fina, irri okerra beherago, anaiaren aurpegia ikusi uste izan nuen, baina berehala zen aitarena bilakatua, Ingeren begiek baretu ninduten pixka bat, han jarraitzen zuten ordea, begira neuzkan sabaiko zuraren begiak, neuri begira zegoen jendea, jendea eta animaliak, azeria, zaldi begibakar bat, jauzi egitera zihoan igela, hontza begiak zabal-zabalik, lokamutsa egin nuen, azken eguna nuen han.

Lanbro zirina ari zuen, teilatuetan ez zebilen hegaztirik. Bezperan tximistak ikusi nituen sortaldean lehertzen. Parkean hasita zeuden landareak ihartzen, haien izenik ez nekiela ohartu nintzen. Patxi Larrionek erakutsi zizkidan Arantzadiko baratzeak etorri zitzaizkidan gogora. Eta Oskar Alegriak Argia-n esandakoa: Mitchel Etcheberryk hunkitu ninduen gehien, Bidarteko bizilagun zaharrenetakoak. Urpean geratu diren arroken izenak dakizkien bakarra da, baina dagoeneko inork ez ditu arroka horiek izendatzen. Gizon hau hiltzen denean, zer pasako da izen horiekin, arroka horiekin? Ilargita, Harrigaizto, Elizaportu, Bibaziki…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.