Maialen Akizu.

Loaldia

2024ko maiatzaren 16a
05:00
Entzun

Alice Munrok nahi omen zuen nobelak idatzi. Beti pentsatu omen zuen bera eleberrigilea izango zela, alabak haztean denbora izango zuela horretarako. Baina alaben loaldien arabera idazten zituen ipuinak, horretara ohitu zen eta neurri horretan jarraitu zuen idazten. Loa heriotzaren metafora hedatuenetako bat bada, Munro lozorroan sartu da, eta bera esnatu bitarte, eleberriren bat idazteko denbora izango du besteren batek.

Munroren Gaua izeneko fikzioarekin gogoratu naiz. Lo hartu ezinik dabil protagonista. Ohean pasa zituen gau batzuk, hantxe, buelta eta buelta, baina ohartzen da ez duela lorik egin nahi, lo ez egitea indar baten gisan sentitzen duela, bazela zerbait ohea utzi eta gauzak egiteko esaten ziona, ez arrazoi zehatz batengatik, baizik eta ekintza horiek posible zirela ikuste hutsagatik. Bere baitako zerbaitek esaten zion ez zela arrazoi kontua, amore eman besterik ez zuela egin behar. Ohetik altxa eta ametsetan ari zen etxean zehar ibiliko da protagonista, ibiliko zara zu, ibiliko da Munro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.