Danele Sarriugarte

Lo

2024ko azaroaren 26a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Badut nonbait zerbait idatzia begirik batu gabeko gau alaien afterrean aktibatzen den irudimen-ahal konkretuari gorazarre eginez, baina gaur kontrakoa ere esan nahi dut. Joan zen astean, edozeinekin topatzen nintzela, edozein ordutan —arratsaldeko bostak, goizeko zortziak, eguerdia—, zer moduz galdetzen zidatenean, aldiro erantzuten nuen: logale. Tarte inkontziente horretan zer magia klase gertatzen den badakigu, baina ez oso ondo; ni biziberritu egiten nau, eta eskerrak. Erraz eta sakon lokartzen naizelako ere iritsi naiz honela honaino.

Loaldia eta ametsak badira orobat irudimen- eta jakintza-esparru, Anaís Córdova-Páez zinegile eta lagunaren alboan ikasi dudan moduan. Koro Navarrori behin irakurri nion amets batean etorri zitzaiola bere lehen itzulpeneko arazo baten soluzioa —bere fana nintzen horren aurretik eta fanagoa ondoren—. Ursula K. Le Guinen Oihan hitzean mundua-ko athshetarrek, berriz, mundu onirikoaren bidez ezagutzen dituzte esna daudenekoari buruzkoak. Eta Carolina Melonik zuzenean lotzen ditu ametsak eta iraultza: metaforikoki bezainbat behar ditugu literalki.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.