maialen akizu 34 172x172

Lekuz kanpo

2025eko martxoaren 9a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Martxoaren 8aren biharamunak jaiegun izan behar lukeela esaten zuen A.k urtero. «Egunak berak ez, biharamunak». Aurten izango da, baina ez lan-egutegian hala erabaki delako. Manifestazioko argazkiak ikusi ditut, eta jendetza bildu zela iruditu zait. «Bai, hori bai, baina martxa honetan manifestazioa jendetza izango da, eta inork ez du eskatuko udaletxean baimenik». Nik kontatu diot bestelako egun bat iruditu zaidala aurten gure herritik urrun bizitakoa, besteak beste, manifestazioan lau-bost andreren artean lelo hau zeraman pankarta ikusi nuela: Argi-mozketa gehiagorik ez! Ez hemen, ez inon. «Horrelako aldarri bat Martxoaren 8an gurean topatuko bagenu, ondo?». «Ez, ezta?». «Ja, lekuz kanpo?». «Bai, oso lekuz kanpo». Gogoratu naiz Rita Segato argentinar antropologo feministak esaten zuenarekin: «Pentsamendu feministaren akats bat da sinestea genero indarkeria gizonen eta emakumeen arazoa dela». Argindarraren mozketa ere bada, edo izan daiteke feminismoaren aldarria? Zer bai, zer ez? Nola bai, nola ez? Non gaude lekuz kanpo gaudenean?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.