Angel Erro.
JIRA

Lekukoa

2017ko apirilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Emakumearen Egunean bi gizon talde bereiz daitezke (zehatzago, hiru gizon talde, baina hemen komeni zaigun argudiobiderako bi gizon taldez baino ez naiz arituko): gizonaren egunik ospatzen ez delako bidegabekeriaz oroitzeko aprobetxatzen dutenak eta hurrengo egunetik hurrengo urteko martxoaren 7ra ospatzen den gizonaren egunen segida luzea datorrela jakitun direnak. Neure burua talde zuzenean kokatzen dut, mundu guztiak bezala, zeina nire kasuan bigarren taldea baita, non beharbada ez nagoen dirudien bezainlagunduta.

Talde horretakoa izateak berez dakar, adibidez, Korrikaren amaiera bihotz altxagarriaren biharamunean lekukoa nork hartuko duen galdetzea, ikastolako kilometroan parte hartu eta egun-pasa antolatzeko gaztelania barra-barra erabili duten adiskideen artean nork, kilometro bat erosi eta argazkietan amortizatu duten politikarien artean nork; korrika gabe, motelka edo are atzerapausoka ibiltzen hasteko ehunka egun ez ote datozen hemendik aurrera.

Talde horretako izateak larunbateko bakearen artisautza azoka bihotz altxagarriaren ondoren bakearen saskia txirikordatzen jarraitu behar izatearen lan nekagarri eta bakartiaren lekukoaz galdetzea ere badakar, nazioarteko erakusleihorik gabekoaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.