Helburuak ezarri, zeinek ezartzen ditu? Zenbateraino gara gu, botere gune guztietatik aparte gabiltzan herritarrok, ezer erabakitzeko gauza? Nola ematen diogu forma munduari? Etorkizuna diseinatu, zeinek egiten du? Egunkari eta telebistetako mundu hori, aldizkarietakoa, irudien eta irudizko mundu hori, hemen al dago, gurea al da, ala beste batzuek guretzat aukeratua besterik ez da, txatal bat, lagin bat, errazago murtxika eta irents dezagun zati txikitan emana?
Barne produktua baino gordinagoa da bizitza.
Gure munduaren mugetan hasten da geure mundua, hantxe, mugan bertan, leihoan, aurreko etxearen teilatuan, Izarraitzen, beste aldean zer dago, hantxe hasten da nire mundua forma hartzen, handik kanpora dagoenak definitzen du barrua, barruko tristura bat sartzen zaizu batzuetan, barruan dagoenak definitzen du kanpoa. Bere izatearen kontzientziarik hartzeko astirik gabe zahartzen da jendea, umeak ekartzen ditu, helburuak ezartzen ditu, lehentasunak, hori da hitza, lehentasunak.
Jendeak lehentasunak dauzka, baina gerotasunik ez.
Barne produktua baino gordinagoa da bizitza. Bero egiten du, hondartza jendez beteta dago, hara ez joatea erabakitzeko gauza garen bitartean, gaitzerdi.
Jira
Lehentasunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu