maialen akizu 34 172x172

Kupula

2024ko urriaren 23a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ez da erraza izango kupula bat berriztea, baina oraindik kosta egiten zait irudikatzen Itxaso Atutxarik eta Joseba Egibarrik gabeko Eusko Alderdi Jeltzalea. Jose Antonio Suso ABBko presidenteak ere ez du karguan segituko, baina Susok ez du Atutxa eta Egibarren presentziarik izan. Egibarrek, baina, alferrik ez hitz egiteko fama du, eta badirudi ez dela isil-isilik joango: ia bideratuta utzi du bere ondorengoa, eta publikoki esan du «erreferentzialtasunak» aldatzeko garaia dela, bat joanez gero «denek» alde egin behar dutela. Badirudi andoaindarrak Ortuzar mugitu nahi duela bere aulkitik, besteak beste, Sabin Etxeak azken hauteskundeetan gipuzkoarrei protagonismo handirik ez zielako eman. Kuotak beti kuota. Urkullu iñigotu da, Egibar josebatuko, Atutxa izango da Itxaso, eta imajinatu, imajinatu Ortuzar Andoni bihurtzea. 

Ni ez naiz kupula batean askotan egon, baina uste dut, handik alde egin beharko banu, hegoak zabaldu eta salto egingo nukeela «aio pelaio!» esanda. Kupula tapoi bat da haizerik ez badabil.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.