Jira
Kritika
Hobe bai, krisia ekonomikoa besterik ez balitz, baina ez du ematen, gobernu orok agindutako neurriak gorabehera, gizabanako isolatuak bere burua asebetetzeko moduko kontakizunik aurkituko duenik inon, ez du ematen batere segurantziarik gabeko bizimodua desagertuko denik, haatik, geroz eta normalagoa egingo zaigu, ohitu egingo gara, baztertuen kopuruak gora egingo du, baina injustiziak berezkoa izateko itxura hartuko du, naturalizatu egingo dute, gure kontzientziak lapurtzen, zikintzen, hondatzen jarraituko dute hondamendi masiborako hedabideek, ez da pentsamendu kritikoarentzat lekurik izango, ez da lekurik izango berdintasuna ardatz hartuta burujabetze politika baten aukera eskainiko duen pentsamendu batentzat, bazterrekoa izaten jarraituko du, ereduek osasuntsu diraute, printzearen zain egongo dira neskak, printzesa ederrena bilatuko dute mutilek, gerratik etxerakoan afaria eta atsedena izan dezaten, hipoteka ordaintzeko laguna bilatuko du jendeak, bi soldatarekin ere nahikoa lan izango da, bakarrarekin ezina, ekonomikoa da bai krisia, edo hobeto esanda, dena ekonomiara, dena trukera, inork ez du ezer ematen birrintzailera mugatzen duen mundu bat da, beti, kritika beharko duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu