Gaurko magma beroan diraki iraganak, baina begiratu batera hotza da, beltza da, harri beltz lakarra, dena bat eta bakarra. Pozak eta negarrak, dena bat. Atzo, astea, urtea, mendeak, dena bat. Eta hala ere, egun bakoitzak dakarkio zerbait munduari, koskak ditu historiak, ezer ez da sortzen berez, poliki joaten da aldatzen, eraldatzen, kate bat da dena, hasi magma hoztua zulatzen eta geruzak ikusten dira garbi, mundua mundu zen duela milioika urte, ordukoak dira harri hauek, narrastiak ginen gu lehen, primateak, atzo ez zegoen gaur dagoena, gaur ez dago atzo zegoena, ispilua asmatu genuen, bisturia, ordura arte labana erabiltzen zen, bizarginak ziren zirujauak, bizarginek irekitzen zuten jendea, hegan egin nahi genuen, Leonardok makinak marraztu zituen, ametsa egi bihurtu nahi genuen, aske izan, txoriek bezala egin hegan, mundua goitik ikusi, gailendu, gainetik egon, aske izan, jendeari buru gainera bonbak jaurtitzeko aske izan.
Begiratu batera magma hoztua da iragana, harri beltz lakarra, dena bat eta bakarra. Baina munduak koskak ditu, haranak eta gainak, itsasoak eta lautadak, eta historiak ere bai, mailaz maila igo gara iraganeko zulora.
Mailaz maila jaitsi gara etorkizunera.
Jira
Koskak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu