maialen akizu 34 172x172

Kontalariak

2024ko maiatzaren 26a
05:00
Entzun

Aurrekoan psikologoak esan zidan ez ditudala esaldiak bukatzen eta hori ere nire izaeraren ispilu dela. Hasten naizela gauza bat kontatzen, eta gogoratzen naizela harekin, eta hark eramaten nauela bestera… Akordatuta nengoen ez naizela oso kontalari ona. Ni ez nindukete Anderrek eta bere lagunek zinera bidaliko. Uxue Alberdi eta Begoña Durrutiren Belarriko kilkerra liburu ederreko pasarte batean diru gutxi zutenek igandetako zinerako honako sistema asmatu zutela kontatzen da: bospasei lagun elkartu, denen txanponak batu, eta lagun bakarrarentzako sarrera ateratzen zuten. Lagun hark, gero, ikusitakoa kontatu eta antzeztu egin behar izaten zuen sarrera ordaindu ziotenen aurrean. Ba omen ziren kontalari motelak, amaiera azkarregi kontatzen zuten kalanbreak, alfer-bueltaka ibiltzen ziren txaplatak... Artista Xalegi zen. Zinera Xalegi sartzen bazen, denek ikusten zuten pelikula! Behin, Xalegi dinbi-danba saloon bateko borroka kontatzen ari zen sartu-sartu eginda, parean ikusi du Ander, eman dio ukabilarekin eta jota sudurra hautsi. Nik ere jaso egingo nukeen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.