Estatu kolpeak dagoeneko ez dira kasernetan ematen, militarrez jantzita. Ez da kalera atera, eraikin printzipalak okupatu edo hedabideak kontrolatu beharrik. Dagoeneko ez. Eskuinerako bira dakarten estatu kolpeez ari naiz, jakina. Bestelakoen iraute data zein den ongi dakigu-eta. Ez dira seriotan aintzat hartzekoak. Zertarako galdu, beraz, denbora estatu kolpeak ematen, kaleak dagoeneko haienak badira, erakunde nagusiak okupatuta eta hedabideak kontrolatuta badituzte?
Ikusi besterik ez dago Antonio Tejerok, 1981eko otsailaren 23an Espainiako Kongresuan guardia zibilez jantzita eta pistola bat eskuan indarrez sartu zenak, gaur egun ez duela horren beharrik ikusten. Grazia egin dit irakurri dudanean, baina hala da: Fiskaltzaren aurrean Pedro Sanchezen kontrako salaketa jarri du Tejerok, «aberriaren osotasuna arriskuan jartzen ari diren mugimendu antiespainiarrak» egiteagatik. Konfiantza du, bada, estatu-kolpe jole ohiakerakundeetan; konfiantza du justizian; konfiantza lawfare delakoan. Bestela, zertarako jo auzitara? Ez da izanen etxean jokatzen ari dela badakiela?
Euskararen ofizialtasunarekin gertatzen ari dena ere lawfare kasu argia da: gehiengoaren borondatea, ebazpenez ebazpen, bihurrikatzeko plan geldo baina segurua.
JIRA
Kolpeka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu