Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Koloretan

2012ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Mundura moldatzea lortu ez duen haurra naiz, harrituta begiratzen diot, beldurra ematen dit, erne egoten naiz, babesgabe sentitzen naiz.

Eta Walker Evans berpiztu batek bere kamera ezkutuarekin argazkia egingo balit metroan, ene begirada galduan gizaki garaikidearen ondoeza ikusi uste izango luke akaso baten batek, garai zailek txirtxilatutako gizonetan bat, beste bat, ilea galtzen hasia, zimurrak begi ertzetan, gazteegi zaharra izateko eta zaharregi gaztea izateko, bisaian nekea duela etxerako bidean, mesfidantzaz eta mespretxuz eraikitako oskola begiradan, zuri beltzean, garai baten eta leku baten sasikume.

Eta Martin Parr kolorezaleak harrapatuko banindu ene oporraldi eguzkitsuetako batean, argitasunak biziberritutako gorputz zuri-gorri bat aterako luke, txerri kolorekoa, izozki bat hartzeko zain ilaran, munduaz eta mundutarren zorigaitzez ezaxola, begiekin jaten besteren gorputzak, alai, arin, zuri, urdin, zeru garbi baten azpian seguru, beldurrik gabe, kezkak beste baterako utzita, idazleari harrapatutako esaldia paparrean: Turista naizenez gero ez dut mundurik espero.

Laster dira aste santuko oporrak: atera kamera, egin argazkiak, harrapatu jendea, ikusi zertan den mundua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.