maialen akizu 34 172x172

Koadrora

2025eko martxoaren 13a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Salto bat egin eta Kate Lewisen koadrora sartu naiz. Liburu koloretsuz betetako apalak lurretik sabairaino dituen koadro horretara. Liburu laranjak, berdeak, fuksiak. Kanpotik begiratzean bizpahiru tapaki nituen begiz jota, baina barruan dudarik gabe aukeratu dut nire liburua. Hemengo zorua lore eta hostozkoa da, eta uste baino hotzago dago. Mahaiak jarrita jarraitzen du. Mahai-zapi karratuduna, kafeontzi zeramikazkoa, eta birentzako platerak. Eta Bera hor. Koadroari erreparatzean kuriositatea sortzen zidan Berak, ez hainbeste bibotea edo begi argiak ote zituen jakiteko, ez bazen kafe-kikara eskuineko eskuarekin eta ezkerrekoarekin liburua eutsita tragoa nola egiten zuen ikusi nahi nuelako. Isil-isilik jesarri naiz bere ondoan. «Apa». Kafea serbitu dut eta liburua irakurtzen hasi naiz. Eta zeharka ikusi dut ze dotoreziaz egiten zion trago kafeari liburua izpirik ere mugitu gabe. Halaxe egon gara. Uste dut Bera ahaztu egin dela nitaz, edo ez zitzaiola axola ni hor egotea. Niri ere ahaztu egin zait koadro barruan nagoela, edo ez zitzaidan axola hemen egotea. Hementxe pasako nituzke egunero pare bat ordu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.