Angel Erro.
JIRA

Kezka aurpegia

2023ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Iruñeko alkate ohia laster izatekoa den Enrique Maiaren (beste) bi eskuinekoeskuk, Maria Garcia-Barberena eta Fermin Alonso zinegotziek, uko egin diote hauteskundeetara UPNko zerrendetan aurkezteari, eta independente moduan agertuko dira Alderdi Popularreko hautagaien artean. Hori izan daiteke arrazoia, arrazoietako bat, erregionalistek hiriburuzagirako nor aurkeztuko duten oraindik ez plazaratzeko.

Javier Esparzari galdetu diote, noski, iheslari horien inguruan; azken finean, odolusten ari den alderdiaren lehendakaria da, eta haren iraupen eta balizko garaipenaren arduradun nagusia. Inork ez luke esanen, kazetariei eman dien erantzuna adituta: «Kezkatuta egoteko aurpegia ikusten didazue?». Galdera erretorikoa. Erantzuna, behintzat, ez dut inon ikusi. Baina adierazgarria oso. Kezkatua dagoela ukatzea dagoeneko sinesgarri suertatuko ez litzatekeela dakienaren erantzuna. Ez naiz inoiz holako batean egon, baina esanen nuke gidoilaritza ikastaro batean esaldi hori adibidetzat eman lezaketela galtzak beldurrez zikinduak dituen norbaiten ahotan paratzeko.

Bera ez omen dago kezkatuta. Beste batzuei tokatuko zaie aurrerago kezkatzea. Nork heredatuko ditu, esaterako, Esparzaren kezkak, eduki omen ez dauzkanak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.