maialen akizu 34 172x172

Kaxaloteen berba

2024ko maiatzaren 29a
05:00
Entzun

Kaxalotea edo zeroia horzdun animalien artean espezierik handiena da, eta burmuinik zabalena duena. Hain ditu bereiziak muturra eta begiak non badirudien ez direla gorputzaren zati bera, ez daudela lotuta, edo ez behintzat gizakion ukalondoa eta ahoa baino gehiago. Eta barkatuko didazu, baina hemendik aurrera pixka bat baxuago hitz egingo dut.

Adimen artifizialaren bidez kaxaloteen hizkuntzaren gakoak deszifratzen ari dira, eta bere kode eta egitura fonetikoa uste baino konplexuagoa dela ohartu dira ikerlariak. Eta, behin honetara ezkero, denbora kontua da frogatzea guk eurak ulertzerako ulertuko gaituztela eurak gu, are, gu baino gehiago dakitela gutaz, irakurtzen gaituztela, badakitela zer esatera goazen. Horregatik baxuago hitz egitearen prebentzioa. Kaxalotea beti iruditu zait ugaztun moko-handi bat, dinosauroen ahaidea, polita eta itsusia biak batera gorputz batean. Euren bideo bat jarri dut eta bolumena igo, Silvia Perez Cruzena izan zitekeen modura, eta hortxe egon naiz, soinuaren, musikaren eta hizkuntzaren muga horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.