Kito, bukatu da. Lige-detektibeak lagunari esan dio ez duela berriz berarekin gelditu nahi. Nik mezua ea erakuts ziezadakeen eskatu diot lagunari, agian ezkutuko pistaren bat egon zitekeelako, maiuskula eta minuskulen jolas bat, hitzen lehenengo hizkiak batuta sortzen zen helbide bat… baina lagunak ahazteko esan dit, berari ere ez zitzaiola hainbeste gustatu detektibea, eta lasaitua hartu duela mezuarekin. Gero aipatu dit oso arraro sumatu nauela azken egunetan, ea ondo nagoen, ingurukoei zeharka begira nabilela iruditu zaiola, eta sekula gustatu ez zaidan gabardina kendu gabe daramadala igandetik. Harrapatu egin nau. Halere, garrantzia kendu diot esandakoari, eta esan diot —egia delako— Jessica Fletcherren Murder, she wrote telesaila ikusten hasi naizela, eta hori izango dela. «Zein, zure bizilagunaren antza zuen misteriozko idazle horrena?». Bai, horixe bera; ze ona telesaila, ze azkarra andrea, eta badakizu? Angela Lansbury, Jessica Fletcher gorpuzten zuen aktorea, orain dela bi urte hil zen; orain dela bi urte hil zen gure lehengo pisuko bizilaguna ere.
![maialen akizu 34 172x172 maialen akizu 34 172x172](https://www.berria.eus/uploads/s1/66/12/69/7/maialen-akizu-34-172x172.png)
Kasua itxita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu