Maialen Akizu.

Karla eta turistak

2024ko uztailaren 27a
05:00
Entzun

Santoriniko Udalak herritarrei eskatu omen die ez bainatzeko hondartzetan, etxetik ere ahalik eta gutxien ateratzeko, utz dezatela lekua turistentzat. Ez dakit modu legal batean halakorik egin daitekeen, ondorioak izan ditzakeen ez betetzeak. Behinolako pandemia batez gogoratu naiz. Nik ere zalantzan jarri nuen ordura arteko munduak mundu izaten jarraituko ote zuen, eta kezka nuen ea elkarrekin nola egongo ote ginen berriz. Pandemia aurreko makro-ekitaldiak itzuli dira, muxu eta esku zikinak, eta berrogeialdiak ahaztuta oporretara goaz.

Ni turistentzat itsusia den leku batean bizi naiz. Gure herria, herria da udan ere, ez «destino» bat. Niri gustatzen zait gure ingurumaria, argazki politak atera daitezke, ilunabarrak ere baditugu, baina itxuraz, ez du ezertarako balio «ni hor izan naiz» esateak. Ordea, kosta egiten zait turismoaz nondik hitz egin asmatzea. «Turista asko» daudela, «sardinak latan nola» gabiltzala aldarrikatzean, masarekiko fobia, kanpokoarekiko distantzia beharra azpimarratzen da, eta turista eta immigrantea oso lotuta daude. «Denentzat ez dagoela tokirik» diskurtsoa arrazisten lelo gorena bihurtuta dago. Ez dakit inor «sobran» dagoen; batzuek dute «sobran», eta uste dut horrek egiten duela egoera jasangaitz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.