Maialen Akizu.

Karla, berriro

2024ko uztailaren 23a
05:00
Entzun

Aupa! Karla naiz eta hemen naiz berriro ere. Apirilaren hasieran Maialenek astebeteko erreleboa eman zidan atseden pixka bat behar zuelako, eta uztaileko azken aste hau ere nik egiteko eskatu dit. Jatorra da, baina mendre xamarra. Eta nik oraindik ez dut ezetz esaten ikasi. Egia esan, oraingoan, zalantza askorekin esan nion baiezkoa. Apirilean zutabeetan jardun nintzen hartan Euskal Herri osoan zurrumurrua zabaldu zen, nor ote zen Karla, zein Karlak idatzi ote zituen marabilla haiek, eta batek baino gehiagok galdetu zidaten ea ni nintzen Karla. Nik esaten nien baietz, ni Karla nintzela, baina zeharka begiratzen zidaten, eta Karlaren zutabeetako anaforez, kosmobisioaz, ironia situazionalaz jarraitzen zuten hizketan: marabilla.

Egiatan, uztailean zutabeak idazteko zalantzak ni ere nekatuta nagoelako izan ditut. Ez dut oroitzen lanik egin ez dudan udarik: taberna batean zerbitzari aritu naiz, klase partikularrak eman ditut, udalekuetako begirale izan naiz... Horiek sos batzuen truk egindako lanak. Termino aproposa da soldatapeko-lan dei ezin dakieken horientzat «sos-lanak». Maialenek zer edo zer esan zidan aste honetako ordainketaz, baina esan nion lasai egoteko, ez zuela axola horrek, konponduko ginela. Mendrea bera eta merkea ni.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.