maialen akizu 34 172x172

Kafetegiak

2024ko irailaren 6a
05:00
Entzun

Ikasturte berrirako goizeko kafe-lekua aldatu dut. Wifia badu, leihate zabalak, mahaiak sobera. Kafesnea ulertzen du zerbitzariak, olo-esnea ere badute, eta edalontzian eskatzera ausartu naiz. Hori ere, tapa!. Ze ondo. Alkandora koadroduna eta lepoan lotutako jertsea duen gizon bat sartu da nire ondotik. Ostatuan behinola entzundako anekdota etorri zait akordura: narras famako herritarra joan da jertsea erostera, eta, ze neurritakoa galdetuta, ez zuela axola erantzun dendariari: «Lepoan lotuta eramateko da». Botila bat ur eskatu du alkandoradunak, patata-tortilla pintxoa arrapalan gazte batek, hutsa zigarroa behatz tartean duen apainak. Eta gero sartu dira eurak, euren uniforme, arma eta walkie-talkie. «Egun on!», esan dute bizilagunen pare eta nire aldamenean jarri dira. Oraindik, bakarrik baldin banago batik bat, gorputza uzkurtzen zait euren presentziarekin. Ze pereza. Grazia egin dit pentsatzeak jatetxe beganoak, mexikarrak edo jubilatuenak nola polizientzako tabernek ere egon beharko luketela. Gero pentsatu dut hori ezin dudala ahots gora esan. Eta gero, barrua Nakarren kanta hori abesten hasi zait: «mundu guztiak gorroto du polizia, mundu guztiak gorroto du polizia, mundu guztiak gorroto du polizia». Horrek beste leku batera narama. Hori beste baterako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.