maialen akizu 34 172x172

Justizia

2025eko apirilaren 5a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Bihar manifestazioa izango da EHEko bi kide epaitu egingo dituztelako abenduaren 3an Baionako Auzitegian Justizia euskararentzat idazteagatik. Euskaldunok ez gara inurriak, baina Nigeriako kondairarekin gogoratu naiz. Herrixka batean ba omen ziren bi herritar; batak zeukan apurra konpartitzen zuen, eta besteak zeukan dena gorde. Lehenak animaliei kasu egiten zien, baita ikusten nekezak ziren inurriei ere, eta haiek, langile eta justizia zaleak izaki, herritar horri laguntzea hitzartu zuten. Lurrazpiko tunel luze bat egin zuten herritar zekenaren etxetik jatorrarenera, eta banan-banan txanponak eramaten hasi ziren. Zekena faltaz akordatu, ordea. Inguruko etxola denak narrastu zituen tunelaren beste aldearen bila, eta topatu zuen, topatu. Inurriei kasu egiten zien herritarra atxilotu egin zuten lapurra eta aztia izatea leporatuta, baina inurriek berriz ere izan zuten burutazioa: atxilo hartutako atea kraskaka jan zuten, eta herritarrak alde egin zuen handik. Gainerakoek pentsatu zuten Jainkoek atzemango zutela herritarra, eta zigor gogorren bat betetzen ariko zela.

Gu ez gara inurriak, ez gara jatorrenak eta baditugu lapurrak, baina egigun ihes eta zigor gaitzatela Jainkoek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.